Futurible tailerrak

Futurible tailerra egoera bat sortzeko ariketa kolektiboa da. Fabularen sorkuntzaren aurreko pausoa da eta AZALA-n gertatzen da. Tailerra irekia dago bai proiektuarekin lotutako pertsonei bai gaian interesa duen edonori. Saioan zehar alternatiba baten bilakaera posible edo desiragarriaren inguruko gogoeta kolektiboa sortzen da.

Horretarako, AZALAtik bertatik sortutako metodologiak erabiltzen dira, esate baterako, Tronu Jokoa (inortzea), gerora eszenatokiak izango direnak sortzeko pentsatua. Horren ostean, lantegian sortzen diren ideiak, iradokizunak, informazioak idazlearen kontakizunean sar daitezke (ala ez). Futurible saioa Idoia Zabaleta-k zuzentzen du.

2020/03/30. 16:00-18:00

Ekonomatoen inguruko Futurible tailerra

Honako gonbidatuekin: Karmele Jaio, idazlea; Zigoitiko Ekonomatoaren kideak; eta Unai Pascual, ikerlaria, Basque Center for Climate Change.

[Pandemiagatik online egiten da]


2019/11/06. 10:30-14:30

Argi-kutsaduraren inguruko Futurible tailerra

Honako gonbidatuekin:  Danele Sarriugarte, idazlea; Unai Pascual, ikerlaria, Basque Center for Climate Change; Susana Malón, argi-kutsaduran aditua.


2019/09/20. 17:00-21:00

Plataforma Armas Eusko Label para la Guerra-ren inguruko Futurible tailerra

Honako gonbidatuekin: Iban Zaldua, idazlea, eta plataformaren kideak.


2018/11/04. 10:30-14:30

Errekaleor-ren inguruko Futurible tailerra

Honako gonbidatuekin: Katixa Agirre, idazlea, eta Errekaleor-eko biztanleak.